Garapen Jasangarrirako 11. helburua: hiri eta komunitate jasangarriak

Garapen Jasangarrirako 11. helburua: hiri eta komunitate jasangarriak
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Garapen jasangarrirako 11. helburua edo GJH 11 hiri eta komunitate jasangarriak lortzearen aldeko ekintza bat da. Garapen Jasangarriko helburuak Nazio Batuen erakundeak (NBE) argitaratutako ekintza-plan bat da. Planetaren, pertsonen eta oparotasunaren aldeko ekintza bat bezala ulertu beharra dago eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa dauka. 17 helburu ezberdin daude eta horietako bat hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea da. Izan ere, hiri jasangarriak lortzea behar beharrezkoa da pertsonen bizi baldintzak hobetu ahal izateko.

Helburu honek hainbat azpihelburu ditu:

  1. Etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak bermatzea.
  2. Garraio publikoa izateko aukera ematea
  3. Hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea
  4. Kultura eta natura ondarea babestea
  5. Murriztea hirietako ingurumen inpaktu negatiboa

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search